Lactarius vietus
Lactarius vietus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius vietus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lactarius vietus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan bere zapore garratzagatik. Nahiko urria.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa, kolore aldakorrekoa, arre-morexka, gris-lila. Hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da eta batzuetan titi txiki batekin, ertz mehea eta bihurgunetsua du. Gainazala lehorra eta distiratsua eta ilegabea, zerbait likatsua giro hezeetan, zonatua.
Orriak: Dekurrente samarrak, estu, ez oso zabalak, hasieran zuriak, gero krema-laranja kolorekoak, igurtziz gero gris-arre-oliba kolorea hartzen jariatzen duen latexagatik.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3-8 x 0,4-1,2 cm-koa. betea, hutsa edo harrotua, hauskorra, kapelaren kolorekoa baino zurbilagoa, oinarrian orban arre batzuk izaten ditu.
Haragia: Samurra, biguna, hasieran zuria, igurtziz gero tonu grisaxkak hartzen ditu, usaingabea eta denbora batera garratza.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator; esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Vietus epitetoa latinetik dator, "viteus" hitzetik eta zimurtua esan nahi du. Kapelaren gainazalaren eta oinaren itxuragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius glyciosmus delakoarekin, baina honek kokoaren usaina du.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurzoru azidoetan ateratzen da, urki eta konifera basoetan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika, Asiako iparraldea eta ekialdea.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 393 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran. Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 420 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 307 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 86 or. ISBN 84-282-0865-4...